XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Poliziara joan nintzen luzapen berriaren bila, behin eta berriz.

Emazteak eta haurrek jarraitu zuten bere kasa prozesu neketsua, eta gestioak egiten ere hasia zen Madrilen Zestoako Aranbururekin (Caracasen zegoen Erentxun pintorearen herriko laguna), eta Relaciones Exteriores-eko Garicano Goñi ausartki bilatuta azkenean lortu zuena.

Anamari beraren bertsioa jasotzea oso jakingarri izango litzateke.

Baina, paperaz kanpo, esan dut Argia eta Euskaltzaindian ibiltzen hasi nintzela.

Hemendik atera behar zuen hariak, eta Argia-k eman zidan, ez aldizkarian bertan, honen inguruan biltzen zen aparteko talde batean.

Kaputxinoen eliz azpian egiten ziren euskal kulturako bilerak: Gurutz Ansola; Antton Artamendi filosofiako irakaslea EUTGen, orain Deustuan; oraindik apaiz ikasle zen Pako Garmendia, gaztetxoa baina asko mugitzen zena; garai honetan Hondarribiko traineruaren gizonak bilatu eta entrenatzen ibiltzen zen Ladislao kaputxinoa, orain Beko Errotan; eta hauen artean ELAko izan den militante zintzo bat etortzen zen, ez kulturabideak ekarrita baina langileen arazoak bultzata; Pasaiako Luzuriagan egiten zuen lan, eta hau zen hartu ninduena: Gerardo Bujanda.

Nire lehen bilerara honekin joan nintzen Gros-eko zubi ondoan dagoen Etxegintza etxearen zati batera.

Almazen antzeko zerbait zen.

Jokin Intxaustiren aitak jasoa, nonbait, abertzale zintzoa bera, gerrondoan laguntza asko emana haurren exiliorako eta beste; Jokin zen hartu gintuena, taldekoa; hemen ezagutu nuen Juan (...)-

Hitzaldia egiten, Caracasen.